Lurralde inklusibo baten neurrira egindako prestakuntzak
Datozen hilabeteetan turismo irisgarrian oinarritutako formakuntza programa abian jarriko da. Formakuntzak askotariko profilentzat izango dira: turismoko langile teknikoak, erakundeetako kudeatzaileak, tokiko garapeneko agenteak eta tokiko establezimenduak. Helburua parte hartzaile bakoitzari irisgarritasuna egunerokotasunean aplikatu ahal izateko tresna praktikoak ematea da. Accesscity eskolarekin batera antolatutako formakuntza hauek, teoria, kasu praktikoak eta dinamika parte hartzaileak konbinatuko dituzte.
Irisgarritasuna ezin da bat-batean egin, ikasi eta praktikan jarri behar da. Hortaz, datozen hilabeteetan tokiko hainbat profilei bideratutako turismo irisgarriari buruzko formakuntza multzo bat abian jarriko da. Ikastaroak turismoko langile teknikoentzat, udal arduradunentzat, tokiko garapenerako agenteentzat eta ostalaritza, merkataritza edo jarduera turistikoak kudeatzen dituztenentzat izango dira.
Prestakuntzak teoria eta praktika uztartuko ditu, ikuspegi berritzaile batekin: "irisgarritasun-katea" zer den ikastetik hasi eta benetako establezimenduetan auto-auditoriak egiteraino. Horrez gain, tresna espezifikoak eskainiko dira parte-hartzaile bakoitzak ikasitakoa aplika dezan. Helburua argia da: eskualdeko ekosistema turistikoa osatzen duten pertsona guztiek benetako helmuga inklusiboa bermatzeko behar diren ezagutza eta gaitasunak izatea. benetako helmuga inklusiboa bermatzea..
